XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1- Hilargi amandrea Herrikoia duzu zatiño hau.

Antzinako euskaldunek poematxo hau esaten omen zuten hurrengo goizean ere eguzkia irten zedin.

Egunez eguzkia irtetzen da. Gauez, berriz, hilargia.

Beti ikusten al dugu eguzkia? Beti ikusten al dugu hilargia?.

2- Maritxu, berritxu Herrikoia. Maritxuk platera hautsi du eta ipurdiko minez dago.

Zergatik ote? Zuk zerbait hausten duzunean aita eta ama haserretu egiten dira.

Kontuz ibili behar duzu zure gauzekin eta ongi zaindu behar dituzu zure gauzak: jantziak, liburuak, jostailuak...

3- Arre, arre, mandako Herrikoia. Errezitatzeko egokia duzu zatiño hau.

Batek galderak egingo ditu eta beste batek erantzun.

Modu askotako oinetakoak daude: euditakoak, alpargatak, zapatak, zapatilak...

Zenbat modutakoak dituzu zuk?.

4- Txor, txor Herrikoia duzu zatiño hau ere.

Txoriak habia prestatu du txukun txukun.

Umeak egin behar ditu eta etxea garbi edukitzea atsegin zaio.

A ze poza umeak jaio direnean!.

5- Honek arrautza Herrikoia. Har ezazu zure esku bat eta luza behatzak.

Behatz txikienetik hasi zaitez zatiño hau kantatzen.

Zein behatz da pikaroa? Zein izan da arrautzari gatza eman diona?.